Tipulak

Pyramus de Candolle botaniko frantsesak, “Landaturiko espezieen jatorria” liburuan, esaten digunez, tipula Asiakoa da jatorriz (Iran eta Afganistangoa). Antzinako asiriarrek ezagutzen zituzten tipularen osasun propietateak. Egiptoarrek tipula, baratxuri eta ogi anoa bat ematen zieten egunero piramideak eraikitzen zituzten esklaboei. Erromatarrek erreta jaten zituzten, eta “zepa” esaten zieten. Tabernatan saltzen ziren, 50 unitateko txirikordatan. Ibn-Al-Auwam idazle arabiarrak esaten duenez, XIII. mendean Kordoban eta Valentzian hartzen ziren. Eta beranduago, XIV. mendean, baita Gaztela eta Leongo Erresumatan ere. Carlos Linneo botaniko suediarrak “allium cepa” izena jarri zion 1753an (allium baratxurien familiakoa zelako). Valentziako tipularen lehen esportazioa 1861ekoa da. Urrezko alea edo esportaziokoa 1920an garatu zen. Parisen, “tipularen adoratzaileak” izeneko erlijio sekta bat dago.

BARIETATEAK

Bilketa garaiaren arabera:

  • Udazkenean-neguan kontsumitzeko tipulak, udaberritik uda amaierara arte haziak (grano, recas eta barietate hibrido berriak).
  • Udaberrian-udan kontsumitzeko tipulak, neguaren amaieran eta udaberrian haziak (babosa, liria eta medio grano).

Fotoperiodoan egindako laborantzaren arabera:

  • Egun laburretan, oso tipula goiztiarrak.
  • Egun neutrotetan, udako tipulak.
  • Egun luzeetan, neguko tipulako edo esportaziokoak.
OSAGAIA
BARIETATEA
Babosa Liria Grano
Ura 94 93 93
Proteinak 0,46 0,44 0,43
Gantzak 0,02 0,04 0,06
Karbono hidratoak 4,12 4,23 5,38
Kaloria balioa 83,4 81,7 85,68
C bitamina 8 7 8
A bitamina 5
b1 bitamina 33
b2 bitamina 0,2
e bitamina 0,3
Burdin gatzak 0,5
Kalibrea
Diametroa mm-tan
Herrialde inportatzaileak
1
115 Erresuma Batua
2
100-115 Erresuma Batua
3
85-100 Erresuma Batua eta Alemania (3b=90-100)
4
70-90 Erresuma Batua eta Alemania (4ª=85-90)
5
55-75 Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania
6
45-60 Italia
7
30-45 Italia