Baratxuriek glukosidoak, albumina, bitaminak eta sufre pixka bat dute. Azken hori da mikrobioen aurkako ondorio garbitzailearen arduraduna.
Baratxuria diuretikoa da, pozoien aurkako antidotoa da, asmaren aurka erabiltzen da, espektorantea baita, antiikterizida, haginetako minaren aurkakoa, eta azaleko erupzioak sendatzen laguntzen du eta hipotentsoa eta bermifugoa da. Baina, batez ere, aromatizagarri (alizina), estimulagarri (garlizina) eta digestio laguntzailea da.
Baratxuri gordinaren zaporea alizinak ematen du, eta bere ezaugarri antibiotikoak direla eta oso preziatua da.
BARIETATEAK
BARATXURI MOREA EDO GORRIA
Kanpoko tunikak zuriak dira, eta baratxuri atalen estalkia gorri-ardo kolorekoa da. Atalak erregularrak, sendoak eta laburrak dira, eta gutxi izaten ditu. Ongi kontserbatzen da. Gehien esportatzen dena da, eta merkaturatzeko hoberena, bere kalitatea eta zaporea direla eta. Baratxuri barietate hori izango da aurrerago gure formatuetan aurkeztuko dizueguna.
BARATXURI ZURIA
Aurrekoa baino pixka bat handiagoa da, kanpoko tunikak zuriak ditu, eta atalen artekoak ere zuriak dira, zilarkarak. Sail ureztatuetan asko hartzen da, baratxuri moreak baino errendimendu handiagoa ematen duelako.
SPRING BARATXURIA
Bi barietate daude, gorria eta zuria. Gorriak, bere izenak adierazten duen bezala, kanpoko tunika eta atalen azala gorriak ditu.
Spring baratxuri zuriak kanpoko tunika eta atalen azala zuriak ditu. Bi barietateak oso goiztiarrak dira, egokiak dira udazkenean ereiteko, ongi onartzen dute hezetasuna, baina ez dira ongi kontserbatzen. Baratxuri fresko gisa kontsumitzeko erabili ohi dira.
EZAUGARRI NUTRITIBOAK |
|
KONPOSIZIOA | EHUNEKOA |
Ur edukia | 61-63 g |
Balio energetikoa | 98-139 Kcal |
Karbono hidratoak | 20 g |
Lipidoak | 0.1-0.5 g |
Proteinak | 4.0-6.7 g |
Zuntza | 1.0 g |
B1 bitamina | 0.11 mg |
B2 bitamina | 0.20 mg |
C bitamina | 9-18 mg |
Kaltzio gatzak | 10-24 g |
Fosforo gatzak | 40-195 mg |
Burdin gatzak | 1.7-2.3 mg |
Potasio gatzak | 540 mg |
Magnesio gatzak | 32 mg |
Selenio gatzak | 9 ppm |
KALIBREAK |
|
IZENA KALIBREA | DIAMETROA MM-TAN |
Bigarrena | 30-37 |
Lehena | 37-45 |
Lorea | 45-50 |
Superlorea | >50 |
Estralorea | 55-60 |
Junboa | >60 |