Pyramus de Candolle botaniko frantsesak, “Landaturiko espezieen jatorria” liburuan, esaten digunez, tipula Asiakoa da jatorriz (Iran eta Afganistangoa). Antzinako asiriarrek ezagutzen zituzten tipularen osasun propietateak. Egiptoarrek tipula, baratxuri eta ogi anoa bat ematen zieten egunero piramideak eraikitzen zituzten esklaboei. Erromatarrek erreta jaten zituzten, eta “zepa” esaten zieten. Tabernatan saltzen ziren, 50 unitateko txirikordatan. Ibn-Al-Auwam idazle arabiarrak esaten duenez, XIII. mendean Kordoban eta Valentzian hartzen ziren. Eta beranduago, XIV. mendean, baita Gaztela eta Leongo Erresumatan ere. Carlos Linneo botaniko suediarrak “allium cepa” izena jarri zion 1753an (allium baratxurien familiakoa zelako). Valentziako tipularen lehen esportazioa 1861ekoa da. Urrezko alea edo esportaziokoa 1920an garatu zen. Parisen, “tipularen adoratzaileak” izeneko erlijio sekta bat dago.
BARIETATEAK
Bilketa garaiaren arabera:
- Udazkenean-neguan kontsumitzeko tipulak, udaberritik uda amaierara arte haziak (grano, recas eta barietate hibrido berriak).
- Udaberrian-udan kontsumitzeko tipulak, neguaren amaieran eta udaberrian haziak (babosa, liria eta medio grano).
Fotoperiodoan egindako laborantzaren arabera:
- Egun laburretan, oso tipula goiztiarrak.
- Egun neutrotetan, udako tipulak.
- Egun luzeetan, neguko tipulako edo esportaziokoak.
OSAGAIA |
BARIETATEA
|
||
Babosa | Liria | Grano | |
Ura | 94 | 93 | 93 |
Proteinak | 0,46 | 0,44 | 0,43 |
Gantzak | 0,02 | 0,04 | 0,06 |
Karbono hidratoak | 4,12 | 4,23 | 5,38 |
Kaloria balioa | 83,4 | 81,7 | 85,68 |
C bitamina | 8 | 7 | 8 |
A bitamina | 5 | ||
b1 bitamina | 33 | ||
b2 bitamina | 0,2 | ||
e bitamina | 0,3 | ||
Burdin gatzak | 0,5 |
Kalibrea
|
Diametroa mm-tan |
Herrialde inportatzaileak
|
1
|
115 | Erresuma Batua |
2
|
100-115 | Erresuma Batua |
3
|
85-100 | Erresuma Batua eta Alemania (3b=90-100) |
4
|
70-90 | Erresuma Batua eta Alemania (4ª=85-90) |
5
|
55-75 | Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania |
6
|
45-60 | Italia |
7
|
30-45 | Italia |