Inicio > Produktuak > Baratxuriak

Baratxuriak

Baratxuriek glukosidoak, albumina, bitaminak eta sufre pixka bat dute. Azken hori da mikrobioen aurkako ondorio garbitzailearen arduraduna.

Baratxuria diuretikoa da, pozoien aurkako antidotoa da, asmaren aurka erabiltzen da, espektorantea baita, antiikterizida, haginetako minaren aurkakoa, eta azaleko erupzioak sendatzen laguntzen du eta hipotentsoa eta bermifugoa da. Baina, batez ere, aromatizagarri (alizina), estimulagarri (garlizina) eta digestio laguntzailea da.

Baratxuri gordinaren zaporea alizinak ematen du, eta bere ezaugarri antibiotikoak direla eta oso preziatua da.

BARIETATEAK

BARATXURI MOREA EDO GORRIA

Kanpoko tunikak zuriak dira, eta baratxuri atalen estalkia gorri-ardo kolorekoa da. Atalak erregularrak, sendoak eta laburrak dira, eta gutxi izaten ditu. Ongi kontserbatzen da. Gehien esportatzen dena da, eta merkaturatzeko hoberena, bere kalitatea eta zaporea direla eta. Baratxuri barietate hori izango da aurrerago gure formatuetan aurkeztuko dizueguna.

BARATXURI ZURIA

Aurrekoa baino pixka bat handiagoa da, kanpoko tunikak zuriak ditu, eta atalen artekoak ere zuriak dira, zilarkarak. Sail ureztatuetan asko hartzen da, baratxuri moreak baino errendimendu handiagoa ematen duelako.

SPRING BARATXURIA

Bi barietate daude, gorria eta zuria. Gorriak, bere izenak adierazten duen bezala, kanpoko tunika eta atalen azala gorriak ditu.

Spring baratxuri zuriak kanpoko tunika eta atalen azala zuriak ditu. Bi barietateak oso goiztiarrak dira, egokiak dira udazkenean ereiteko, ongi onartzen dute hezetasuna, baina ez dira ongi kontserbatzen. Baratxuri fresko gisa kontsumitzeko erabili ohi dira.

EZAUGARRI NUTRITIBOAK

KONPOSIZIOA EHUNEKOA
Ur edukia 61-63 g
Balio energetikoa 98-139 Kcal
Karbono hidratoak 20 g
Lipidoak 0.1-0.5 g
Proteinak 4.0-6.7 g
Zuntza 1.0 g
B1 bitamina 0.11 mg
B2 bitamina 0.20 mg
C bitamina 9-18 mg
Kaltzio gatzak 10-24 g
Fosforo gatzak 40-195 mg
Burdin gatzak 1.7-2.3 mg
Potasio gatzak 540 mg
Magnesio gatzak 32 mg
Selenio gatzak 9 ppm

KALIBREAK

IZENA KALIBREA DIAMETROA MM-TAN
Bigarrena 30-37
Lehena 37-45
Lorea 45-50
Superlorea >50
Estralorea 55-60
Junboa >60