Patatak

Pataten jatorria Hego Amerikan dago, eta bertatik ekarri ziren lehen aldiz Europara, Espainiatik hasieran eta Ingalaterrako uharteetatik ondoren. Hasiera batean apaindurako landare gisa erabili ziren eta ondoren hasi ziren kontsumorako erabiltzen. Garai hartan inork ez zuen imajinatzen patata ezinbestekoa izango zenik munduko gosetearekin amaitzeko.

BARIETATEAK

Patatez hitz egitean ehunka barietate aipa ditzakegun arren, alde nabarmenenak azalaren eta haragiaren kolorea dira. Azala zuri-horixkatik ia gorriraino izan daiteke, arrosatik igaroz. Haragiari dagokionez, zuritik horira joan daiteke, tonu horixka asko tartean direla. 200 barietate baino gehiago daude, baina eguneroko kontsumoan gehien hartzen ditugunak aipatuko ditugu: Bintje, Agata, Monalisa, Red Pontiac, Kennebeck, Spunta, Desirée . .

EZAUGARRI NUTRITIBOAK
OSAGARIAK BATEZ BESTEKO BALIOAK (%)
Ura 63-86
Gluzidoak 13-30
Proteinak 0.7-4.6
Gantzak 0.02-0.96
Errautsak 0.4-1.9
KALIBREAK
Gutxienekoa Tuberkulu borobilak ezin dira igaro 35×35 mm-ko sareta karratu batetik.
Gehienekoa Gauza bera 80×80 mm-ko sareta karratu baterako.
18 eta 35 mm arteko tuberkuluak “granalla” izenez merkaturatu ahal izango dira.